miércoles, 1 de diciembre de 2010

INSOMNIOA

Horrela esaten zaio bai lokartzeko zailtasunari, baita gauean zehar edota goizean iratzargailuak jo aurretik esnatzeari ere. Egun bakar batean gerta daiteke, baita hainbat egunean jarraian ere, arrazoi jakin batek eraginda askotan. Baina arazoa kroniko ere bihur daiteke.
Eta noiz eman behar zaio garrantzia insomnioari? Lo egin ezinda 15 egunetik gora eginez gero, komeni da espezialista batengana joatea.
Oso ongi ezagutzen ez diren arrazoiengatik, emakumeek bizitzaren erdialdetik aurrera (40 urtetik aurrera) joera handiagoa dute insomnioa edukitzeko.

Loaren asaldurak hainbat sintoma eragiten ditu, baina nagusienak antsietatea, urduritasuna, apatia, suminkortasuna, nekea, ahulezia, logurea egun osoan zehar eta depresiorako aldartea izan ohi dira.

Insomnioan eragiten duten faktoreak:

1) Kaltzioaren defizitak insomnioa eragin dezake. Beraz, oheratu aurretik esne beroa (katilukada bat) hartzea mesedegarria da, kaltzemia (odoleko kaltzioaren maila) igo egiten delako pixkana-pixkana.
2) Gela oso garrantzitsua da. Logelak ongi aireztatua egon behar du; ez beroegi, ezta hotzegi ere. Ez hots edo zaratarik, ezta argi gehiegi ere. Oheko arropa ehun naturalekin egina izan dadila, erosoa eta atsegina, eta oheko mantak ez daitezela oso astunak izan.
3)Kontuz hipogluzemiarekin. Luzarora, horrek lo hartzeko ezintasuna eta zailtasunak ekarriko dizkizu.

Ohera joan aurretik gomendatzen da:

1) Bainu bero bat hartzea
2) Edari estimulagarririk ez hartzea (tea, kafea...)
3) Afaria goiz egitea
4) Ariketa fisikoa egitea
5) Barruko kezkak eta emozioak kanporatzea

1 comentario:

  1. Gizartean gero eta gehiago ikusten ari den gaixotasuna eta oso latza izan daitekeena.

    ResponderEliminar