domingo, 30 de enero de 2011

TOURETTE SINDROMEA

Tourette sindromea trastorno neuralgiko bat da, 18 urte baino gutxiagorekin hasten da garatzen normalean eta gizonezkoetan maiztasun handiagoan agertzen da.
Gaixotasun honen sintomak tik-ak, soinu arraroak eta mugimendu bortitzak dira, hala ere ez dira beti hiru sintoma hauek batera agertzen.  Gainera Tourette sindromea beste nahaste psikologiko batzuekin erlazionatzen da, adibidez insomnioa, arreta gabezia eta zailtasunak idazten, irakurtzen eta hitzegiten.

Tic arruntak (bideoa)

jueves, 13 de enero de 2011

ESKIZOFRENIA

A beautiful mind (bideoa)

Eskizofrenia gaixotasun psikologiko larria da eta kronikoa, hau da, behin garatu eta bizitza osorako duguna. Batzuetan pertsonak errealitatearekin apurketak dituzte, haluzinazioak, delirioak (sinesmen faltsuak) eta abar.

martes, 4 de enero de 2011

NAHASTE BIPOLARRA

Gogo aldarte nahasketen barnean kokatzen da nahaste bipolarra. Nahaste mota hau dutenek, aldi edo fase euforiko edo maniakoa eta ondoren aldi depresiboa izaten dute. Erreakzio hauek, gogo aldartea erregulatzen duten mekanismoak ez dutelako behar bezala funtzionatzen ematen dira. Ondorioz, gogo-aldartearen gora-beherak sortzen dira; umorearekiko aldaketa bortitz eta desproportzionatuak, honetaz gainera, ondorengo alderdietan eragina du nahaste bipolarrak: sentimenduak, pentsamenduak, afektua, jarrera eta osasun fisikoa.

Nahaste bipolarraren kausa edo zergatia, endogenoa da, hau da organikoa edo biologikoa eta ez psikologikoa. Beraz, Biopolar hitzak dioen bezala, bi polo ezberdin nagusi dira nahaste honen adierazle: mania eta depresioa.

Sintomak:
Mania (fase euforikoa) 
- Ongizate eta euforia sentimendu desproportzionatuak eta justifikatu gabeak
- Nagusitasun delirioak
- Kontzentratzeko zailtasunak
- Norbere ahalmenei eta aukerei buruzko sinesmen irrealak
- Hiperaktibitatea
- Erlaxatzeko edo geldirik, ezer egin gabe egoteko zailtasunak
- Irritabilitatea
- Lo egiteko beharraren murrizketa (hiru ordu bakarrik lo)
- Pentsamendu azkarrak
- Jokabideak, beragan ohikoak ez diren jokabideak egiten ditu
- Heriotzari buruzko pentsamenduak edo/eta bere buruaz beste egiteko saiakerak
Depresioa
- Arreta eta kontzentrazioa gutxitzen dira
- Norbere baitan biltzea, isolamendua
- Errunduntasun sentimendua
- Gogoko dituen ekintzetan ez interesatzea
- Norbere buruarekiko konfidantza galtzea
- Erabakiak hartzeko ezintasuna
- Norbere burua gutxiestea
- Energia eta bitalitate maila jeistea
- Autoetima baxua
- Suizidio ideiak eta saiakerak

domingo, 5 de diciembre de 2010

ANTSIETATEA

Pertsonetan, antsietate sentimendua egotea, normala izaten da eta aurre egin behar zaien sentimendu multzo batetik jaiotzen da.

Emozio hauek gehiegizkoak eta koltrala ezinak bihurtzen direnean ezinegon haundia sortaraziz, antsietate nahasteaz hitzegiten gaudela esan dezakegu. burmuina berez kaltegabea den zerbai arriskutsutzat jotzen duenean sortzen da antsietatea.

Antsietate mota bi dagoela esan genezake: antsietate positiboa, benetako arriskuen ondorio dena, eta atsietate negatiboa, gure buruan baino ez dauden beldurrei dagokiena.
Lehena ona da, mugiarazi eta konponbide bat bilatzera bultzatzen gaituelako; bigarrena, berriz, negatiboa da, blokeatu egiten gaituelako eta bizitzari atseginik ateratzea galarazten digulako.


Sarritan antsietatea benetako motibo batek eragiten du (susto batek, adibidez), baina benetako arriskua pasatu ondoren ere hortxe geratzen da, antsietatea eragin zuen gertakaria beldurrezko erantzunarekin lotu baitu.


Antsietateak hainbat sintoma eragiten ditu berehala nerbio sisteman, bizia arriskutik kanpo jartzeko helburuaz. Izerdia, takikardia, taupada biziak, urdailean korapiloak, aire falta, buruko mina eta antzekoak izan ditzakezu, izan ere, antsietatearekin lotutako berrogeitik gora sintoma dago. Hori gauza zoragarria da arriskua benetakoa bada, baino arazo handia da arriskua ez bada benetakoa



miércoles, 1 de diciembre de 2010

INSOMNIOA

Horrela esaten zaio bai lokartzeko zailtasunari, baita gauean zehar edota goizean iratzargailuak jo aurretik esnatzeari ere. Egun bakar batean gerta daiteke, baita hainbat egunean jarraian ere, arrazoi jakin batek eraginda askotan. Baina arazoa kroniko ere bihur daiteke.
Eta noiz eman behar zaio garrantzia insomnioari? Lo egin ezinda 15 egunetik gora eginez gero, komeni da espezialista batengana joatea.
Oso ongi ezagutzen ez diren arrazoiengatik, emakumeek bizitzaren erdialdetik aurrera (40 urtetik aurrera) joera handiagoa dute insomnioa edukitzeko.

Loaren asaldurak hainbat sintoma eragiten ditu, baina nagusienak antsietatea, urduritasuna, apatia, suminkortasuna, nekea, ahulezia, logurea egun osoan zehar eta depresiorako aldartea izan ohi dira.

Insomnioan eragiten duten faktoreak:

1) Kaltzioaren defizitak insomnioa eragin dezake. Beraz, oheratu aurretik esne beroa (katilukada bat) hartzea mesedegarria da, kaltzemia (odoleko kaltzioaren maila) igo egiten delako pixkana-pixkana.
2) Gela oso garrantzitsua da. Logelak ongi aireztatua egon behar du; ez beroegi, ezta hotzegi ere. Ez hots edo zaratarik, ezta argi gehiegi ere. Oheko arropa ehun naturalekin egina izan dadila, erosoa eta atsegina, eta oheko mantak ez daitezela oso astunak izan.
3)Kontuz hipogluzemiarekin. Luzarora, horrek lo hartzeko ezintasuna eta zailtasunak ekarriko dizkizu.

Ohera joan aurretik gomendatzen da:

1) Bainu bero bat hartzea
2) Edari estimulagarririk ez hartzea (tea, kafea...)
3) Afaria goiz egitea
4) Ariketa fisikoa egitea
5) Barruko kezkak eta emozioak kanporatzea

domingo, 28 de noviembre de 2010

DEPRESIOA

Depresioa nahastu egiten da tristura eta malenkoniarekin, eta beste hainbeste gertatzen da estresarekin eta antsietatearekin ere, antzeko sintomak izaten dituztelako. Baina ez dira gauza bera eta tratamendua ere desberdina da.

Depresioak ez du sexurik bereizten, baina eragin handiagoa du emakumeen artean gizonezkoen artean baino. Emakumezkoen %20 inguruk neurri handiago edo txikiagoan depresioa izaten duela uste da; gizonezkoen artean, berriz, kopurua ez da %9ra iristen. Baina gure gizartean haziz doan arazoa da eta horixe da kezkagarriena: azken hamarkadan hiru aldiz biderkatu da depresio kontrakoen kontsumoa eta antsiolitikoena, lau bider.
Sarritan, depresioaren diagnostikoa ez da zuzen egiten anbulatorioan, kasurik gehienetan gaixoak azaltzen dituen sintomak ez baitira oso zehatzak. Nahiz eta lehen sintomak agertu bezain pronto diagnostikoa egitea funtsezkoa den, depresioa larriagotu egiten da eta okerragoa dena, kroniko bihurtzeko arriskua dago. Eta horren ondorioz, tratamendua zailago eta ondorioak larriago bihurtzen dira.

Normalean, tristura izaten da hasierako sintoma; egunak joan ahala, sakonago eta biziago bihurtzen da malenkonia eta gogorik eza. Eta eguneroko jardun, gizarteko bizitza, irakurketa, zaletasun eta lanerako interesik eza azaltzen dira. Halaber, pertsonak egiten dituen eguneroko lanetan eta irakurketan kontzentratzeko arazoak agertzen dira; proiektuak albora uzten dira eta "ez dut ezertarako balio", "ezer ez du merezi" eta antzekoak sentitzen ditu pertsonak. Loak gorabeherak izaten ditu, arratsaldearen amaieran logura handia eta goizaldean logurarik eza agertzen dira eta askotan angustia eta antsietatea horrekin batera. Itxuraz arrazoirik izan ez arren, negargura eta beste sintoma pila bat ager daitezke: itomena, sabeleko ondoeza, izerdiak, ikarak, zorabioa, ahoko lehorra, buruko mina. 

Gaur egun botika ugari eta eraginkorrak daude depresioaren kontra eta substantzia zerrenda zabala biltzen dute. Depresio-kontrakoak neurotransmisoreengan jarduten duten botikak izaten dira, serotonina, normadrenalina, dopmina eta antzeko substantziak, neuronek euren artean komunikatzeko erabiltzen dituztenak. Botikarik erabilienetako bat fluoxetina da, serotonina gehitzea eragin, eta aldarte-egoera eta bizitza-energia erregulatzen dituena. Ez du berehalako eraginik izaten eta hartzen hasten denetik, 3 eta 4 hilabete behar izaten dira eraginak antzematen hasteko.

viernes, 26 de noviembre de 2010

NAHASTE OBSESIBO KONPULTSIBOA

Nahaste honen ezaugarririk nabarmenena, noski obsesioak eta konpultsioak edukitzea da.
Obsesioa ideia iraunkor kenezina da, burutik uxatu ezin dena. Obsesiboa bera konturatzen da bere gaitzaren izaera patologikoaz, bere ideiak zentzugabeak direla; saiatzen da haien aurka borrokatzen, baina behin eta berriro itzultzen dira, saihestu ezinik.

Obsesioak gauza askotara lotuta egon daitezke. Erasozko erreferentziak izan ditzakete: besteak edo norbera mintzearen beldurra, irainak edo hitz zakarrak esatearen beldurra, erailketen edo hondamendien arduradun izatearen beldurra... Maiz ematen dira ere kutsadurazko obsesioak: birusen, lohiaren edo produktu kimikoen ardura, gorputz jariakinen (gernua, gorozkiak, listua) ardura, gaixotasunak hartzearen beldurra, eta abar.Sexuari buruzko obsesioak ere agertzen dira: homosexuala, pedofiloa edo intzestu-egilea izatearen beldurra, pentsamendu zital eta dongeak izatea eta haiengatik larritu.

Normalean, obsesioak dituen pertsonak konpultsioak ere izaten ditu. Konpultsioak obsesioak ezeztatzeko edo indargabetzeko egiten diren portaerak dira, estutasuna saihesteko helburuz. Konpultsioak guztiz ilogikoak direnez, lasaitasuna iragankorra da eta estutasuna epe laburrean itzuliko da.

Konpultsio mota desberdinak obsesioekin zerikusia badute. Kutsadurarekin arduratuta bizi denari izua eragiten dio edozerk kutsatzeak eta behin eta berriz garbitzen ditu eskuak. Jendea agurtzerakoan eskua emateari eta bestelako edozein kontaktu fisikori uko egiten dio. Sarritan ikusten diren konpultsioak hauexek dira: eskuak garbitzea, atea itxi aurretik behin eta berriz begiratu nola dagoen etxea, egiaztatu gas-giltzak, leihoak, etxetresna elektrikoak..., ezertarako balio ez duten gauzak metatzea edo etengabe aitaren egitea.