domingo, 5 de diciembre de 2010

ANTSIETATEA

Pertsonetan, antsietate sentimendua egotea, normala izaten da eta aurre egin behar zaien sentimendu multzo batetik jaiotzen da.

Emozio hauek gehiegizkoak eta koltrala ezinak bihurtzen direnean ezinegon haundia sortaraziz, antsietate nahasteaz hitzegiten gaudela esan dezakegu. burmuina berez kaltegabea den zerbai arriskutsutzat jotzen duenean sortzen da antsietatea.

Antsietate mota bi dagoela esan genezake: antsietate positiboa, benetako arriskuen ondorio dena, eta atsietate negatiboa, gure buruan baino ez dauden beldurrei dagokiena.
Lehena ona da, mugiarazi eta konponbide bat bilatzera bultzatzen gaituelako; bigarrena, berriz, negatiboa da, blokeatu egiten gaituelako eta bizitzari atseginik ateratzea galarazten digulako.


Sarritan antsietatea benetako motibo batek eragiten du (susto batek, adibidez), baina benetako arriskua pasatu ondoren ere hortxe geratzen da, antsietatea eragin zuen gertakaria beldurrezko erantzunarekin lotu baitu.


Antsietateak hainbat sintoma eragiten ditu berehala nerbio sisteman, bizia arriskutik kanpo jartzeko helburuaz. Izerdia, takikardia, taupada biziak, urdailean korapiloak, aire falta, buruko mina eta antzekoak izan ditzakezu, izan ere, antsietatearekin lotutako berrogeitik gora sintoma dago. Hori gauza zoragarria da arriskua benetakoa bada, baino arazo handia da arriskua ez bada benetakoa



miércoles, 1 de diciembre de 2010

INSOMNIOA

Horrela esaten zaio bai lokartzeko zailtasunari, baita gauean zehar edota goizean iratzargailuak jo aurretik esnatzeari ere. Egun bakar batean gerta daiteke, baita hainbat egunean jarraian ere, arrazoi jakin batek eraginda askotan. Baina arazoa kroniko ere bihur daiteke.
Eta noiz eman behar zaio garrantzia insomnioari? Lo egin ezinda 15 egunetik gora eginez gero, komeni da espezialista batengana joatea.
Oso ongi ezagutzen ez diren arrazoiengatik, emakumeek bizitzaren erdialdetik aurrera (40 urtetik aurrera) joera handiagoa dute insomnioa edukitzeko.

Loaren asaldurak hainbat sintoma eragiten ditu, baina nagusienak antsietatea, urduritasuna, apatia, suminkortasuna, nekea, ahulezia, logurea egun osoan zehar eta depresiorako aldartea izan ohi dira.

Insomnioan eragiten duten faktoreak:

1) Kaltzioaren defizitak insomnioa eragin dezake. Beraz, oheratu aurretik esne beroa (katilukada bat) hartzea mesedegarria da, kaltzemia (odoleko kaltzioaren maila) igo egiten delako pixkana-pixkana.
2) Gela oso garrantzitsua da. Logelak ongi aireztatua egon behar du; ez beroegi, ezta hotzegi ere. Ez hots edo zaratarik, ezta argi gehiegi ere. Oheko arropa ehun naturalekin egina izan dadila, erosoa eta atsegina, eta oheko mantak ez daitezela oso astunak izan.
3)Kontuz hipogluzemiarekin. Luzarora, horrek lo hartzeko ezintasuna eta zailtasunak ekarriko dizkizu.

Ohera joan aurretik gomendatzen da:

1) Bainu bero bat hartzea
2) Edari estimulagarririk ez hartzea (tea, kafea...)
3) Afaria goiz egitea
4) Ariketa fisikoa egitea
5) Barruko kezkak eta emozioak kanporatzea